Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beken deialdia berritu du, urtero eguneratzen baitu ekimen hori, merkatuaren eskarira egokitzeko arlo berriak sar daitezen.

 

Egibideko Goi Mailako Heziketa Zikloetan titulatutako ikasleei zuzendutako hamar beka dira, eta bakoitzak 3.000 euro izango ditu.

 

Laguntzak eskatzeko dokumentazioa webgunetik deskargatu eta posta elektronikoz bidali behar da irailaren 14tik 18ra bitartean. ESKATZEKO FITXA

 

Vital Fundazioak lotura estua du Arabako Lanbide Heziketarekin, eta hori izan da, historikoki, erakundearen lehentasunetako bat. Beka hauek eskatzeko, beharrezkoa da Egibideko campusetako batean (Arriaga, Jesus Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano) Goi Mailako Teknikari titulua lortu izana azken bi ikasturteetan. Beken iraupena urriaren 2tik ekainaren 21era bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 6 ordu egunero.

Beken xede diren arloak honako hauek dira:

1. Kalitate-prozedurak laborategi kimikoan
2. Ingurumen-sentsibilizazioko prozedurak hezkuntza-eremuan
3. Ostalaritzaren kudeaketa integrala
4. Komunikazioa eta sare sozialak kudeatzea LHko ikastetexe batean
5. Informazio-sistemen proiektuak garatzea |
6. Industria-ekipoen mantentze-lanen kudeaketa
7. Fabrikazio- eta muntaketa-proiektuak garatzea
8. Sistemak integratzea 4.0 Industrian (Arriaga)
9. Sistemak integratzea 4.0 Industrian (Jesús Obrero)
10. Mediateketan zuzendutako hezkuntza-laguntzaren eta azterlanaren programa