Ikasturte hasiera eta ikasturte bukaera
2020-2021 IKASTURTEAREN AURKEZPENA
Hauek dira DBHko, Batxilergoko, Zereginen Ikaskuntzako Gelako, Oinarrizko LHko eta LHko campus eta hezkuntza-ziklo bakoitzerako aurkezpen- eta hasiera-ordutegiak, mailaka:
ARRIAGA JESÚS OBRERO MENDIZORROTZA MOLINUEVO NIEVES CANO
Mesedez, egun horren aurretik jarraibide hauek irakurtzea gomendatzen dizugu:
. COVID-19rekin lotuta egon daitekeen sintomatologiarik baduzu (eztula, 37º-tik gorako sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna, etab.), EZ ETORRI Ikastetxera.
- Jarri harremanetan zure lehen mailako arretako zentroarekin
- Idazkaritzarekin harremanetan jarri, tutoreari abisua emateko.
. Nahitaezkoa da eskola-esparru osoan maskara erabiltzea; zeurea ekarri behar duzu.
. Zure taldearen aurkezpenerako ezarritako orduan azaldu zaitez.
. Ahal den guztietan, mantendu 1,5 m-ko segurtasun-distantzia.
. Ez gelditu eskaileretan eta korridoreetan, eta ez ukitu barandak, heldulekuak edo erabilera komuneko elementuak; hori ezinezkoa bada, eskuak garbitu beharko dituzu lehenbailehen.
. Errespetatu korridoreetan adierazitako norabideak eta bete itzazu karteletako oharrak.
. Pilaketak ekidin.
. Gelan sartzean eta ateratzean, erabili gelaren sarreran eskuak garbitzeko aurkituko duzun gel hidroalkoholikoa.