LH Baliozkotzea

Nola egin baliozkotzeko eskabidearen izapidea?
Aukeratu baliozkotzeko eskabide-inprimakia matrikulatuta zauden heziketa-zikloaren arabera. Bertan, aurkeztu beharreko dokumentazioa agertzen da.
  • Eskaerarako aurkeztu nahi den espedientea EGIBIDEren edozein campusetan lortu bada (Diocesanas/Jesús Obrero), ez da aurkeztu behar.
  • Aldez aurretik baliozkotu edo aitortu diren lanbide-moduluak eta unibertsitate-ikasketa ofizialetako ikasgaiak ezin izango dira beste lanbide-modulu batzuen baliozkotzea eskatzeko aurkeztu. Benetan egindakoak eta baliozkotze hori eragin zutenak aurkeztu beharko dira.
  • Eskabidean sartu beharko dira, halaber, aurreko ziklo batean ikasitako eta kode eta izen bera duten kalifikazio aldakorreko moduluak.

Eskabideak entregatzea

– Aurrez aurre, gure idazkaritzetan, hitzordua hartuta www.egibide.org/hitzordua

– Dokumentazio guztia posta elektronikoz bidaltzea matrikulatuta zauden campuseko idazkaritzara.

Eskabide-orria sinatzeko jarraibideak dituen dokumentu bat emango dizugu, bide telematikotik egin nahi baduzu.

arriaga@egibide.org

jesusobrero@egibide.org

mendizorrotza@egibide.org

molinuevo@egibide.org

nievescano@egibide.org

—————————————————————————-

ERDI-MAILAKO BALIOZKOTZEA ESKATZEKO INPRIMAKIAK

GOI-MAILAKO BALIOZKOTZEA ESKATZEKO INIPRIMAKIAK