FAMILIEN EDO IKASLEEN JARDUNA ESKOLA-ISTRIPUEN KASUAN
Eskolako istriputzat jotzen da aseguratuak bere ikasle-izaerarekin zuzenean edo zeharka lotutako jardueren ondorioz jasaten duen gorputz-lesio oro, betiere jarduera horiek ikastetxeak antolatu edo baimendu baditu, eskolako ohiko ordutegian eta jarduera horren inguruan gertatzen bada. “In itinere” eskola-istripuak barne, baldin eta ikaslearen ordutegiarekin eta eskoletara edo praktiketara joatearekin bat badator.
Jarduteko modua:
- Istripua gertatzen den unean, ikaslearekin dagoen hezitzaileari jakinaraztea.
LH: Lantokiko prestakuntzan edo prestakuntza dualean gertatzen den kasuetan, enpresan dagoen arduradunari eta EGIBIDEko lantokiko prestakuntzako edo prestakuntza dualeko tutoreari jakinaraztea.
- Ikastetxeak istripu-partea emango dio ikasleari, osasun-laguntzako zentroan aurkezteko.
- Zein osasun-zentrotara joan behar den:
Egoera bakoitzean adierazitako osasun zentrotara bakarrik joan ahal izango da, eta asegurua eta ikastetxea ez dira erantzule izango beste osasun-zentro batzuetara joz gero.
DBH – ZIG
- DBHko 1. eta 2. mailak
- Quirón Salud Gasteizko Ospitalea
(Esperanza kalea 3)
- Vithas San José Ospitalea
(Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 10)
- DBHko 3. eta 4. mailak – ZIG
- Txagorritxuko larrialdiak (Osakidetza)
BACHILLERATO
- Txagorritxuko larrialdiak (Osakidetza)
LANBIDE HEZIKETA
- 28 urtetik beherako ikasleak
- Txagorritxuko larrialdiak (Osakidetza)
- 28 urtetik gorako ikasleak
- Quirón Salud Gasteizko Ospitalea
(Esperanza kalea, 3)
- Vithas San José Ospitalea
(Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 10)
- DUAL prestakuntzako ikasleak
- Enpresaren mutualitatea, haren jarraibideei jarraituz
- Salbuespenezko kasuetan, istripu-parterik gabe (eskola-orduetatik kanpo) osasun-zentrora joan behar bada, berehala jakinarazi beharko zaio EGIBIDEri, posta elektroniko bidez, honako helbide hauetan: