ETIKA ETA JOKABIDE KODEA

“Etika giza askatasuna orientatzen duen giza balio guztien gaineko gogoeta bezala ulertzen dugu, etikaren alorrak giza ekintzak zehazki direnak bere gain hartzen ditu. Ekitaldi hauetan, gizabanakoek ezin dituzte kontuan hartzen beste persona batzuekin partekatzen dituzten balioak, eta, arduradunak dira, neurriren batean, haiek guztie aurrean” (Ética y Ciudadanía, Ed. PPC)

Sortu ginenean (1942) erakunde oso apala ginen, baina, orduz geroztik, erreferentzia gara, Araban, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketaren alorrean. Izan ere, konpromiso sendoa dugu hemengo gizon-emakumeekiko, profesional ugari prestatu ditugu, eta la- guntza erabakigarria eman diogu gure herrialdearen industria- eta enpresa-garapenari.

Hezkuntza-jardueren funtsezko eta ezinbesteko osagai dira ek- intzak; horregatik, EGIBIDEren iritziz, arau etiko zorrotzak behar di- tugu jarduerak kudeatzeko eta zuzendari, irakasle, administrazio eta zerbitzuetako langile, ikasle, haien familia, hornitzaile eta la- guntzaileekiko harremanetarako. Kode etiko honetako balioei dagokienez, denok gara erantzule.

Gutako bakoitzak gure Kode etikoaren arabera jardun behar dugu, inoiz ere ahantzi gabe EGIBIDEn egiten dugun lanak edo Fundazioko Patronatuan dugun karguak ezinbesteko baldintza duela Kodearen betekizunak irakurtzea, ulertzea eta betetzea, eta urtero berretsi behar duela atxikipen hori. Bikaintasunarekin dugun konpromisoarekin estu lotuta dago gure arrakasta, ospea (kalitate handiko lana egitearena) eta balio eta arau etiko hauekiko atxiki- mendua.

ETIKA eta JOKABIDE KODEA (pdf)

SALAKETA-KANALA (Etika- eta jokabide-kodearen ez-betetzeak/erreklamazioak eta iradokizunak)

EGIBIDEk EGIBIDEri buruzko erakunde bezala, bertako langile eta kolaboratzaile bezala Etika- eta Jokabide-Kodeak jasotzen dituen jokaera-jarraibideak betetzeko asmoz salaketa-kanal bat irekiko du, non objektibotasuna, intimitaterako eskubidea eta konfidentzialtasuna bermatzen den

Salaketa-kanal hau Etika Kodeko Aplikazio eta Segimenduko Batzordeak kudeatuko du (BATZORDE ETIKOA) bost kide osatuta dagoena (Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioko patronatuko bi lagun, erakundearekin zerikusirik gabeko bi pertsona, Kodeko gaietako bateko ezaguerarekin eta izenarekin, eta EGIBIDEko langile bat). Kanal honen bitartez kudeatuko den edozein salaketak Batzorde Etikoak soilik kudeatu eta erantzungo du
Kanal hau irregulartasunak, legez kontrakoak edo delituak salatzeko soilik sortuta dago.

Informazioa nahi duten erabiltzaileak edota kexa edo iradokizuna jakinaraztea nahi duten erabiltzaileak egin dezakete “Kexak eta iradokizunak” gure arretarako zerbitzuaren bidez. Etika- eta Jokabide-Kodeari buruzko egotekotan, Batzorde Etikoari bidaliko zaio bere erantzunerako.