Zer ikasten da?
Lahenengo hiru mailetan ia ez dago ikasgaia aukeratzerik, hautazko bat izan ezik. Gero, 4. mailara heltzerakoan, hiru ibilbide ezberdinen artean aukeratu ahal izango duzu: Zientifikoa, Teknologikoa edo Humanistikoa.
DBHn erabiltzen dugun metodologiak klase teorikoak eta proiektuen bidezko ikaskuntza nahasten ditu eta horrek aukera emango dizu zure trebezia eta gaitasun ezberdinak erakusteko: matematikoa, linguistikoa, soziala, digitala… Azken hau garatzeko garrantzi handi dauka ikasle bakoitzak gailu digital bat izateak, Chromebook-a hain zuzen ere.
Zer ikasi ahal izango dut gero?
Behin DBH bukatuta, has zaitezke zuzenean gurekin Batxilergoa egiten, modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu eta. Hori bukatzeak Goi Mailako Ziklo batean edo Unibertsitatean sartzeko ateak irekiko dizkizu.
Nahiago baduzu Lanbide Heziketan hasi DBH bukatzean, gure eskolan aurki dezakezu Erdi Mailako Zikloak egiteko eskaintza anitza.
Eta zer gehiago?
Aipatutakoaz gain, gure eskolak kirola egiteko, kultura ekintzetan parte hartzeko edo aisialdi taldeetan sartzeko aukera emango dizu. Gure helburu nagusia ikasleen giza-alderdia zein akademikoa garatzea da, lortzeko haiek izatea gure gizartearen arazoak konpontzen saiatzen diren pertsona konprometituak.