IKASGUNEAren atarian, ikasturte honetako matrikularen eta hezkuntza-etapa baten amaieraren ziurtagiriak lor ditzakezu (2015-2016 ikasturtetik aurrera ikasketak osorik amaitu dituzten pertsonentzat).

Horretarako, atari horretan alta eman behar duzu eta “ikasketen historia eta ziurtagiriak” atalera joan. Bertan, zure dokumentazioa aurkituko duzu.

Oraingo ikasturteko matrikula-ziurtagiria nahi baduzu, egin eskabidea hurrengo atalean sakatuz.

Mezu hau agertuko zaizu:

 

IKASGUNEAren ataria erabiltzeko gida bat eskaintzen dugu (PDF)

Bestelako ziurtagiriren bat behar baduzu edo 2015-2016 baino lehenagoko ikaslea bazara, gurekin harremanetan jar zaitezke ohiko bideen bidez.