EGIBIDE, robotika edukatiboaren berrikuntzan aitzindari RoboCompetition 2026 erronkaren amaieran

Gasteiz Europako robotikaren erdigune bihurtu da aste honetan. Herbehereetako, Danimarkako, Norvegiako eta Euskadiko ikasleek lankidetzan jardun dute logistika adimenduneko eta paletizazio automatizatuko soluzioak diseinatzen.

Egibide-Molinuevo campusak RoboCompetition 2026 txapelketaren amaiera-ekitaldia eta sari-banaketa hartu ditu ostiral honetan. Lan tekniko eta kulturarteko bizikidetza aste gogor baten ondoren, SMC, Ikerlan eta Alias Robotics enpresetako adituek osatutako epaimahaiak parte hartu duten taldeen talentua eta berrikuntzarako gaitasuna saritu ditu.

Maila handiko erronka teknologikoa

Edizio honetan, erronka logistika eta biltegiratze adimendunean zentratu da. Nazioarteko taldeek —Da Vinci (Holanda), Roskilde Tekniske Skole (Danimarka), Kuben (Norvegia) eta Egibideko ikasleek osatutakoak — sailkapen-sistema automatizatu bat diseinatu eta ezarri behar izan dute, robotika kolaboratiboa erabiliz.

Lehiaketaz haratago, proiektuak ingelesaren erabilera eta talde mistoetako lana sustatu ditu, gaur egungo enpresa teknologikoen ingurune errealak simulatuz.

RoboCompetition 2026 palmaresa:
• Proiektu Global Onenaren Lehen Saria: EUROBOTS Taldea, soluzio tekniko onenagatik, soluzio eraginkorrena garatzeagatik.
• Talde-lanaren aipamen berezia: INVERTED OREO taldea.
• Gainerako parte-hartzaileek gehien bozkatutako ikaslearen aipamen berezia: Matheus Arone.
Beste bi taldeek brontzezko dominak eta diplomak jaso dituzte aste honetan egin duten lan bikaina aitortzeko.

Erakundeen babesa

Sari-banaketan honako hauek hartu dute parte:

  • Xabier López de Santiago, Egibideko Kanpo Harremanetarako eta Berrikuntzarako zuzendaria.
  • Ander Larrinaga, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren zuzendaria.
  • Leire Balzategui, Robotekineko zuzendari nagusia.
  • Arantxa Ibañez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria.

EGIBIDEtik eskerrak eman nahi dizkiegu Vital Fundazioari, bere funtsezko babesagatik, eta Arabako Foru Aldundiari zein Robotekini, gure lurraldean talentu gaztea eta kalitatezko Lanbide Heziketa bultzatzen duen topaketa hau posible egiteagatik.