Lankidetza eta ezagutzen transferentzia enpresentzako, ikastetxeentzako eta ikasleentzako balio handiko erremintak direla erakusten dute Egibidek eta Optimus 3Dk egindakoak bezalako proiektuek.

Egungo egoeran, berrikuntza, hobekuntza eta lehiakortasuna funtsezkoak dira enpresa guztientzat. I+Gko proiektuak egiteko denbora eta baliabideak lortzea ez da beti erraza, baina TkGuneri esker (Tknikaren ekimen bat da) enpresek zertxobait errazago dute orain.

Juan Jesus Capellanek (Egibideko irakaslea) EITBko Teknopolis programak egindako erreportajean adierazten duenez: “piezen produkzio tradizionalean erabili ahalko litzatekeen injekzio-molde bat garatzea eta fabrikatzea zen helburua”.