OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

Sartzeko Baldintzak

  1. Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
  2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloan egindako 3. maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
  3. Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana, jatorrizko zentroaren Kontseilu Orientatzailearen bidez
  • Oinarrizko LHko IKASLEENTZAT, 3 urterako ibilbidea:
    • Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Laguntzarako Berariazko Premien Erregistroan izena emanda egotea.
    • 3 urterako ibilbidea duen Kontseilu Orientatzailea izatea.

Zer lortu dezaket ikasketa hauekin?

  • LEHEN MAILAKO PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIA (CP1) osatu duzun familia profesionalean. Tailerreko moduloak eta Lantokiko Prestakuntza (180 ordu) gaindizen badituzu.
  • OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO TITULOA osatu duzun familia profesionalean. Tailerreko moduloak, Lantokiko Prestakuntza eta Komunikazio eta Gizartea eta Arlo Zientifikoari dagozkion Oinarrizko Formakuntza moduloak gainditzen badituzu.
  • DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN GRADUATUA,21-22 ikasturtetik aurrera, LOMLOEren bidez, DBH Modulu guztiak amaitu eta gainditzen dituen ikasle orok ADIERAZTEN DU Bigarren Hezkuntzako GRADUATU-TITULUA.

Zer ikasi dezaket ondoren?

  • LEHEN MAILAKO PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIA-rekin, Enplegurako Formakuntza ikastaroetan parte hartu ahal izango duzu Bigarren Mailako Profesionaltasun-Ziurtagiriak eginez zure formakuntza hobetzeko (Lanbideko Ikastaroak, Enplegurako Formakuntza etab…). Era berean, egindako zikloari lotutako enpresetan ere sartu ahal izango zara lan-munduan, kualifikazio horrekin.
  • OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO TITULOA-rekin Erdi Mailako Ziklo batera sarrera izango duzu honako onartze-prozesuak ezartzen duenaren arabera (kuotak eta lehentasunak egindako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloarekin duen afinitatearen arabera). Era berean, egindako zikloari lotutako enpresetan ere sartu ahal izango zara lan-munduan, kualifikazio horrekin.
  • GRADUAZIOAREN BIDEZ, sartzeko titulu hau behar duten ikasketa eta jarduera guztietara sartu ahal izango zara.

ONARRIZKO LANBIDE HEZIKETA ZIKLOAK