Okintzako eta Gozogintzako Jarduerak

Oinarrizko LHko ziklo honetan, eremu soziolinguistiko eta zientifiko-matematikoko edukiak ikasteaz gain gozogintzako eta okintzako elaborazioak egiteko beharrezkoak diren eragiketa guztiak egiten ikasiko duzu (hornikuntza, harrera, lehengaien prestaketa, produktuen kontserbazioa eta elaborazioa).

Elikagaiak ontziratzeko, egokitzeko eta paketatzeko ekipoak eta instalazioak ere erabiliko dituzu.

Gainera, bezeroari arreta eta informazioa ematen ikasiko duzu. Horrek guztiak aukera emango dizu ondorengo ikasketak jarraitzeko edo lan-munduan sartzeko.