Merkataritza Zerbitzuak

Oinarrizko LHko ziklo hau ikasten baduzu, eremu soziolinguistiko eta zientifiko-matematikoko edukiak ikasteaz gain eskaerak eraginkortasunez eta efizientziaz prestatzen ikasiko duzu, bai eta saltokian produktuak birjartzeko, antolatzeko eta baldintzatzeko eragiketa osagarriak egiten ere.

Halaber, produktuak manipulatu eta lekualdatu ahal izango dituzu traspaletak, esku-orgak eta orga jasotzaileak erabiliz. Gainera, biltegiarekin lotutako eragiketa osagarriak egiten ikasiko duzu (produktuak jasotzea, kokatzea, mantentzea eta bidaltzea), eta datuak eta testuak tratatzeko eta dokumentazioa egiteko oinarrizko eragiketak egingo dituzu.

Horrek guztiak aukera emango dizu ondorengo ikasketak jarraitzeko edo lan-munduan sartzeko.

Carretilla