Fundación Caja Vital Fundazioak Gabonetako Azoka tradizionala antolatu du astearterako, abenduaren 22an, Espainia plazan 9:00etatik 14:30era. Bertan, Arabako produktuak erostea sustatzen da.

Gabonetako Azoka ‘Erronka Garbia – Ingurumenaren aldetik Jasangarria den ekitaldia’ ziurtagiria lehen aldiz lortzeko diseinatu dute gure Egibideko Kimika eta Ingurumeneko LH ikasle bolondresekin batera, ingurumenean izan dezakeen eragin negatiboa minimizatuz.

Pandemia dela eta, protokolo oso bat ezarriko da aurten, osasun eta segurtasun neurri zorrotzez osatua.