Fabrikazioa eta muntaketa

Zer ikasiko dut?
  • Eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoen, instalazio domotikoen eta telekomunikazio-instalazioen muntaketa edo mantentze-lanak egin ahal izateko materialak eta erremintak pilatzea.
  • Kanalizazioak eta hodiak kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraiki muntatzea.
  • Eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta instalazio domotikoetan kableak jartzea, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuta
  • Instalazio elektroteknikoetako tresneria eta beste elementu osagarri batzuk kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraiki finkatzea
  • Instalazioen oinarrizko proba eta egiaztapen funtzionalak zein arauzkoak egitea, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabilita
  • Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta mekanizatzeko eta muntatzeko tresneria instalaziorako eta mantentze-lanetarako prestatzea
  • Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura finkoak eta desmuntagarriak egitea, segurtasun-, funtzionaltasun- eta ekonomia-irizpideei jarraiki
  • Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzea eta doitzea, zati mugikorren doikuntzak, galgaketa edo lerradura lortuta
  • Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak mantentzeko lanak egitea, eta, horretarako, haiek erabiltzea eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzea
Non egingo dut lan?
  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
  • Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen muntatzailearen laguntzailea.
  • Tresneria telefoniko eta telegrafikoen instalatzaile eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Komunikazio-sistema eta tresnerien instalatzailearen laguntzailea.
  • Instalazio telefonikoen instalatzaile eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Energia elektrikoa ekoizteko eta banatzeko industriako peoia.
  • Manufaktura-industrietako peoiak.
  • Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.