Unibertsitatea: Industria Digitala – duala

Gradu hau ikasita, industria ehuna osatzen duten enpresak digitalizatzen lagunduko duzu, lehiakortasun eta kalitate maila hobetzen.

 

Norentzat ?

  • Interes hauek dituzten pertsonentzat:
  • Adimendun fabriketan erabakiak era autonomoan eta ekoizpen prozesuak langileekin batera koordinatuta hartzea optimizatzeko interesa dutenentzat.
  • Informatika eta industria teknologien zabalkundea egin eta gailu eta tresna adimendun eta automatizatuetan interesa dutenentzat, robotika, ikuspena eta hodeiko datuen analisia bateratuta.
  • Gauzen Internet industria ingurura aplikatzeko interesa duten aitzindarientzat, 4.0 industriaren objektuak errealitate bihurtuz.

Eta honelako ikasleentzat:

  • Batxilergotik datozenentzat
  • Arlo hauetako Goi mailako Heziketa Zikloetatik datozenentzat:
  • Informatika eta komunikazioak
  • Elektrizitatea eta Elektronika
  • Fabrikazio mekanikoa
  • Instalazioa eta mantentze lanak

Hauxe ikasiko duzu:

  • Industria inguruko produkzioa eta prozesuak digitalizatzeko teknologiarik egokienak hautatzen eta aplikatzen
  • Joera teknologikoak eta esparru horretan duten eragina aztertzen
  • Enpresa bateko informazio eta ekoizpen sistema guztiak bateratzen, adimendun lantegiaren ikuspena ezartzeko.
  • Enpresa bateko ekoizpen eta fabrikazio sistemen eragiketak adimenez automatizatzen.
  • Industria enpresaren antolaketan digitalizazio prozesuen eragin globala ebaluatzen.

Enpresan lan egingo duzu 2. mailan hasita

Enpresetan lan egingo duzu, proiektu errealekin, gelan ikasten dituzun ezagutzak eta teknologiak aplikatuz, 4.0 industriaren ikuspena errealitate bihurtzen duen profesionalen talde batekin batera.

Zer eskaintzen dizugu?

  • Inguruko garrantzizko industria enpresetan prestatzea.
  • Goi mailako trebakuntza teknologikoa 4.0 Industrian, enplegu eskaera ugaria duen sektore baterako sarbidea emango dizuna.
  • Atzerrian seihileko bateko egonaldi bat edo bi egiteko aukera, unibertsitateko ikasketa eta enpresakoa bateratuz.

Informazio Gehiago:  industriadigital.egibide.deusto.es