“Irakurketa Maratoia” Mediateketan: “Munduari itzulia 80 egunean”

Urtero bezala, irakurzaletasuna sustatzeko jardueren barruan, EGIBIDEko Mediateketan IRAKURKETA MARATOIA ospatzen da eta, aurtengoa bederatzigarren edizioa dugu. Irakurketarekin batera, esperientzia berriak, irakurketak, opariak eta dibertsioak ere baditugu. Aurten aukeratu dugun obra, Julio Verneren Munduari itzulia 80 egunean da, denok ezagutzen dugun eta askotan kantatu dugun klasikoa. Irakurketa Maratoiaren jarduera, ezarritako orduetan zehar, liburu bat ahoz, hainbat hizkuntzatan eta etenik gabe irakurtzean datza.

Jarduera honek hainbat helburu ditu:

  • Obra zehatz bat eta haren egilea ezagutarazi.
  • Irakurketaren gustua eta plazerra sustatzea.
  • Irakurketarekiko jarrera eta trebetasuna hobetzea.
  • Irakurketa partekatua egitea, errespetu eta entzute giro batean.

Mediatekatik parte hartzera animatzen zaituztegu eta irakurzaletasuna bultzatzen duen ekintza berezi honen partaide izatera ere bai.

Julio Verneren mundu magikoan egongo gara, zuek itxoiten!