25N-Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Hezkidetza eta Berdintasun taldeko kideek azaroaren 25ean Egibiden egingo diren ekintzak aurkezten dizkizuete.

Aurten ekintzaren izenburua “¿Somos capaces de armarnos de valor?/ Ekin ausardiaz!” izango da. Ikasleriak DBH, OLH eta Batxilergoko irakasleek zuzendutako ekintza batean parte hartuko du. Era berean, LHko ikasleriak Hezkidetza eta Berdintasun taldeak prestatutako zenbait ekintzetan ere parte hartzeko aukera izango du. Ekintza ixteko lema baten idazketari ekingo zaio, ikasleriak Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurrean duten jarrera aktiboa erakutsiko duena.

Lema horiek mediateketan egindako argazkietan jasoko dira eta aurrerago, egindako argazki guztiekin bideo bat ikusteko aukera izango dugu. Idatzitako lema guzti horiek mediateketan egongo diren muraletan zintzilikatu egingo dira.