Argazki erakusketa: hain desberdinak, hain antzekoak

Urtarrilaren 20tik otsailaren 3ra arte, Jesus Obreroko Mediatekan “Hain desberdinak, hain antzekoak” argazki erakusketa egongo da.

Erakusketan, hainbat kulturetako argazkiak, gizakiarentzat komunak diren gai desberdinetakoak; etxebizitza, errituak, haurtzaroa, emakumea, garraioa edo folklorea jasotzen dira.

Ekintza honen helburua dibertsitate kulturalarekiko eta ikuspuntu desberdinekiko jarrera positiboa zabaltzea da.

PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!