AVANZAk, Arabako II. Lanbide Heziketa Azokak astelehenean Europa Jauregian

 

AVANZAk, Arabako II. Lanbide Heziketa Azokak, ikasleak animatzen ditu alde oso praktikoa duten ikasketen bitartez beren burua prestatzen jarraitzera. Lan-errealitatetik oso hurbil dauden ikasketak dira, eta erantzun egiten diote, egun, hainbat sektoreetako langile kalifikatu eta espezializatuen eskaerari.

Batez beste % 80 baino gehiagoko enplegagarritasuna duten ikasketak aukeratzen ditu jada ikasleen erdiak. % 100etik gertu dago kopuru hori industria-zikloetan.

Aurkezpena Europa Jauregian izango da astelehenean 09:30etatik eta interesgarria da DBH eta Batxilergoko ikasleentzat.

INFORMAZIO GEHIAGO