Beldur Barik “Controla a quien controla”

thumbnail

Berdintasun Batzordetik azaroaren 25eko ospakizunerako proposamenak aurkezten dizkizuegu.

Aurtengo EGIBIDEko leloa “Kontrolatu kontrolatzen zaituena” “Controla a quien te controla” izango da. Azaroaren 20 eta 24 bitarteko aste horretan ikasleri eta hauen tutoreek, EGIBIDEko langileek eta nahi duzuen guztiok, genero-indarkeriaren aurkako edota emakumeen aldeko mezu bat uzteko aukera izango duzue campusen sarreretan egongo diren mural liletan. Honen ostean, mediateketan ikasleei amodioz mozorroturik dagoen kontrolari buruzko zenbait eslogan eta esaldi banatuko zaizkie.

Proposatzen dizuegun beste ekintza bat, campus ezberdinetan, kalera ematen duten leihoetan, ahalik eta puntu lila gehien jartzea da. Horretarako hezkuntza elkarteko kide guztiei puntu lilak erraztuko dizkiegu, euren gela, bulego, langune, eta abarretan jar ditzaten.

Azaroaren 21ean “Buganvilla” ikasle talde feministaren eskutik, Cineforum bat antolatu da “Volar” filma ikusteko. Ekintza hau 17:30etan Loiola Zentroan izango da.

"Volar", Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarleria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.

Halaber, egun hauetan zehar erabiltzen ditugun dokumentu guztien buruan (azterketa, zirkular, etab.) puntu lila bat jartzearen proposamena egin nahi dizuegu.

Hemen gure ikasleeen bideoa www.beldurbarik.org. Eman botoa: