DBH-ko Ate Irekiak: 21-22 ikasturtea

 

EGIBIDE Ate Irekien kanpaina DBH-ko 21-22 kurtsorako diseinatu du gaur egungo egoerara egokituz, abenduaren 15etik urtarrilaren 27ra iraungo duena:

  • Astearteetan 17.00etan, on-line bilerak DBHko zuzendaritzarekin esteka honetan.
  • Asteazkenetan 17.00 edo 18.30ean, campusetara bisitak aurretik hitzordua hartuta.
  • Campuseko koordinatzailearekin banakako elkarrizketak aurretik hitzordua hartuta.

Bai onlineko ate-irekietan izena ematea, baita elkarrizketa eskaera ere gure webgunearen bitartez egin behar da; izan ere, osasun krisialdiak jende kopurua kontrolatzera behartzen gaitu momentu hauetan.