Goi Mailako Zikloko Automobilgintzako gure ikaslea den Mikel AbascalElgoibarreko MEKA institutuan izan diren “Eusko Skills 2018”-etan garaile irten da. “Lanbide Heziketaren Olinpiada”hauek parte hartzen duten ikasle eta irakasleentzat erronka handia suposatzen dute.

Automobilaren teknologiaren arloan egindako proba pasa den asteazkenean izan zen eta EGIBIDEk, Meka, Iurreta eta Don Boscorekin batera parte hartu zuen.

Gure Mikel, Alberto Miguel eta Automobilgintzako irakasle eta tutorea den Ainhoa Labradorrekin egon zen. Klaseko lagunak ere animatzen egon ziren eta gero guztiok batera ospatu zuten garaipena. Arangiz-en kokatuta dagoen “Bahco” enpresari eskerrak eman nahi dizkiogu, EGIBIDEko automobilgintzako tailerrarekin lan egiteaz gain proba honetan gure babeslea izateagatik.

Baina Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Kontseilariordetzak antolatutako azkeneko edizio honetan, Euskadiko LHko zentroei zuzenduta dagoena, EGIBIDEren parte-hartze gehiago egon dira. Aste honetan Fabrikazio Mekanikoko beste bi ikaslek, Mikel Santos eta Erik Ibáñez, gure Aitor García de Andoinek lagunduta, fresa modalitatean parte hartu dute Lasalle Berrozpe, Miguel Altuna, Tolosaldea, Zulaibar eta IMH-ko ikastetxeetako ikasleekin batera. Momentuz, ez dizkigute eman proben emaitzak.

Azkenik, hurrengo astean, Erizaintza Zainketa Laguntzaileetakoikasleek ere bere aukera izango dute gure hezitzailea den Mikel Aguirrek lagunduta.

Sari banaketa datorren ekainaren 15ean izango da, oraindik lekua erabakitzear dago baina EGIBIDE han egongo da. Orain Ainhoa Labrador-en taldea zoriontzeko unea da, Euskadi ordezkatzen “Spain Skills”-etan egongo dena, eta noski EGIBIDEko beste ikasle guztiei zorte ona opa diegu laster irtengo diren emaitzetan.

ZORIONAK GUZTIEI!

LINK A FOTOS