EGIBIDE ikasle ohientzako “Fundación Vital Fundazioa” beken deialdia
Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beka deialdi berria abiatu du. Egibideko Lanbide Heziketako ikasle tituludunei zuzenduta, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Ahal dela, posta elektronikoz eskatu beharko dira, eta, ezin bada, ikastetxeetan bertan, irailaren 14tik 18ra bitartean.