EGIBIDEk Celedon jaitsi ostean

Pasa den abuztuak 4, lehen aldiz, Andra Mari Zuriaren enparantzara beirazko botilak sartzea debekatu zen. Horretarako, poliziaren kontrolez gain, EGIBIDEko 44 boluntariok debeku honen zergatia azaldu zieten bertara hurbildu zirenei, enparantzara sartzeko bamendu ziren 10 sarreretan. Helburua beirazko botilak sartzea saihestea zen aukeran plastikozko zahato bat edota material horretako beste edozein ontzi eskainiz. Sentsibilizazioa 3 egun lehenago hasi zen Andra Mari Zuriaren enparantzan bertan jarritako karpan, Txupinazora arte luzatuz baimendutako sarreretan.

EGIBIDEk 15 urte baino gehiago eman ditu Zeledon jaitsi ostean botilak jasotzen. Oraingo honetan gure eginbeharra haratago joan da, hiritargoa konbentzitzearen lanak egin genituen jaietan guztiok beira alde batera uzteko eskatuz. Gure boluntarioek beirazko botilekin hurbiltzen zirenei plastikozko zahato edota “katxi” batera botiletan zeramatena sartzea proposatzen zieten. Behin beirazko botila hutsik zegoela bertan jarritako edukiontzi berdeetara botatzea proposatuz.

Jaietako azken urteetan batezbeste 90 mozketa zauritu izan dira Txupinazoaren bitartean. Aurten bakarrik bat. Kontrol lekuetan jarritako 20 edukiontziek 300kg beira jaso zuten, 2016. urtean baino 10 aldiz gutxiago.