EGIBIDEk Salburua auzoko Gabonetako PIN-ean, “Salburuko Lore”

Bigarren urtez EGIBIDEk Salburua auzoko Gabonetako PIN-ean, “Salburuko Lore”, parte hartu zuen pasa den abenduaren 23an, larunbata, auzo gasteiztar honetako Gizarte Etxean.  EGIBIDEko Hezitzaile, bekadun eta ikasleek auzoko umeentzat zenbait tailer garatu zituzten.

Goizean zehar jende asko hurbildu zen eta tailerretan parte hartzen zutenek esperientziaz zoragarri honetaz gozatzeko aukera izan zuten.
Tailer hauen antolakuntzan eta garapenean parte hartu zuten guztioi eskerrak eman nahi dizkiegu eta baita PIN-ean bertan egon ziren EGIBIDEko hezitzaileei ere.

Eskerrik asko guztioi!