EGIBIDEko ikasleentzat “Teodoro Cid” Saria I.

Joan den ekainaren 1ean, Teodoro Cid sarien I. edizioa ospatu zen, Arabako Instalatzaile Elektriko eta Komunikabideen Elkarteak antolatuta. Sari hauen bitartez gure probintzian Formakuntza Profesionalak sektore honi eskaintzen dion garapen aukera aintzatetsi nahi da. Halaber, elektrizitate eta elektronikako formakuntza zikloetan espediente akademikorik onena izan dutenak ere saritu nahi ditu.

2015-2016 ikasturteko EGIBIDEko bi ikasle sarituan izan ziren. Honako hauek dira:

Automatizazio eta robotika industriala: (EGIBIDE-Arriaga)
JOSEBA SUBIJANA ARRIARAN
Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak: (EGIBIDE-Jesús Obrero)
IÑIGO PEREZ DE NANCLARES LIZARDUY

Zorionak bioi!