Egibideko Ostalaritza Eskola Nirea sareko kidea da

Nirea sarea nabarmen hazi zen joan den ostegunean, Euskadin ostalaritzan formakuntza eskaintzen duten zortzi zentruek euren atxikimendua sinatu baitzuten, Egibideko Ostalaritza Eskol barne.

Sinadura “XI. Eusko Label Lehiaketa Euskadiko Ostalaritza Eskolekin” lehiaketaren testuinguruan egin zen. Aurten, lehiaketa hau Galdakaoko Ostalaritza Eskolan egin zen, eskola hau, BirtLHekin batera, edizio honen antolatzaileak izan zirelako.

Atxikimenduarekin, zentru hauek guztiek Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak duen garrantzia eta euskal gastronomiaren garapenari egiten dion ezibesteko ekarpena aitortzen dute. Sinadurak Nireako helburuekiko konpromisoa sendotzen du eta, horregatik, programara atxiki dira “Landa Eremuarekin Bat!” proiektuaren bidez.