Emakumearen Nazioarteko Egunaren Ospakizuna

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, zenbait emakumeen bizitza ezagutzera gonbidatzen zaituztegu (idazleak, margolariak, gudariak, aurkitzaileak, zientzialariak, rap-kantariak…) askotan, emakumeak izateagatik euren ekintza gogoangarriak, historian, ilunpean geratu dira eta hau gaur egungo emakumeekin ere gertatzen da.

Emakume hauek beste modu batera ezagutzeko garaia da hau, ahazte eta ikustezintasunetik ateratzeko unea. Gure umeei etorkizuna emakume edo gizonena ez dela erakutsi behar diegu; etorkizuna, hau menderatu nahi duten pertsonena dela baizik, euren sexua zein den axola barik.