“DEMAI XII” Diploma banaketa EGIBIDE-Arriagako campusetan

 

EGIBIDE-Arriaga campuseko ekitaldi-aretoan banatu da DEMAI diplomen hamabigarren edizioa. Ekitaldian izan dira Bernd Krottmayer, Mercedes-Benz Vitoria”-ko Zuzendari Nagusia, Nicolás Sagarzazu, Plangintza eta Antolaketako zuzendaria (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila), Ricardo Romo, “IPM Rubí” taldeko Zuzendari Nagusia eta José Ignacio Eguizábal Egibideko Zuzendari Nagusia.

Jardunaldiak EGIBIDE-Jesús Obrero eta EGIBIDE-Arriaga campusak bisitatu ditu aldez aurretik. Bertan, Mercedes-Benz Vitoriako CEOak espezializazio-programak, Prestakuntza Duala eta Euskadiko LHk eta Egibidek enpresarekin garatzen dituzten lankidetza-ekimenak bertatik bertara ezagutu ditu.

Egibideko instalazioetara bisita teknikoa egin ondoren, diplomak banatu dira. Gogoan izan behar da diplomak ofizialki Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ziurtatu dituela eta Alemaniako Merkataritza Ganberak (AHK) homologatu dituela.

 

ARGAZKIAK (Bisitak, diplomak…)