Soldadurako ikaslea (Arriaga) “Fundación Talgo” V. sarian parte hartuko du

Otsailaren 26an eta 27an, EGIBIDEk “Lanbide Heziketako Soldadurako TALGO Fundazioaren V. Sarian” parte hartuko du. Hori dela eta, Ricardo Xabier Ordoñez de Allaucak, Arriagako campusean Soldadura eta galdaragintzako 2. mailako ikasketak egiten ari den 20 urteko ikaslea, lehiaketan parte hartuko du.
FcTei (praktikak enpresan) ia aurre egiteko momentuan, berak eta bere irakasleak, Kike Lisok, ilusio handiz egingo diote aurre parte-hartze horri. Bertan, Ricardo Xabierrek hainbat soldadura proba egin beharko ditu, eta Euskadiko, Mirandako eta Madrilgo beste zentro batzuetako ikasleekin lehiatuko da.
Zorionak!!