“Don Bosco Saria” 2. saria lortu dute Batxilergoko ikasleek

Egibideko Batxilergoko 2. mailako Chunhai Jin eta Denis Pizaru ikasleek bigarren saria lortu zuten Zaragozako Don Bosco Sariaren 36. edizioan Zientzia Ikerketa sailean. Sari honetan Espainia osoko zientzia eta teknologia lanek parte hartzen dute, eta horietan lehiatzen dira DBHko laugarren mailako, Batxilergoko eta baita unibertsitateko bigarren mailararteko ikasleak ere. Hegazkin baten hegaldi pasiboan Aerodinamika aztertzen duen lan honek lortutako lorpen handia goraipatu beharra dago.
Iñigo Baudoinek eta Ivan Chukhontsevek osatutako beste Egibideko talde batek ere parte hartu zuen. Bere lanak “Faktore ezberdinek sodio alginatoan esferifikazioen eraketan duten eragina” jorratu zuen. Lan bikaina.
Lan bikaina. Lan hauek gainbegiratu zituzten irakasleak Aitor Ibabe eta Susana Arriaran izan ziren.
Zorionak guztioi!