Foru Aldundiak bultzatu du Egibidek eta Ikaslan Arabak kalitatezko jauzia egin dezaten beren irakasleak Zibersegurtasunean prestatzeko

Arabako Foru Aldundiak eta gure lurraldeko Lanbide Heziketako Egibide eta Ikaslan Araba zentroek zentro horietako irakasleei zuzendutako zibersegurtasunean espezializatutako prestakuntza diseinatzea adostu dute. Alor horretan espezializatutako Osane Consulting Arabako konpainiako profesionalek 130 orduko prestakuntza emango dute, aurrez aurre eta 4.0 industrian bereziki.

Programak zortzi irakaslek hartuko dute parte, lau ikastetxe bakoitzeko, eta lau asteko iraupena izango du. Bi fasetan emango da:

  • ekainaren 22tik uztailaren 10era
  • iraileko azken astean

BERRIA IKUSI