Vital Fundazioak eta Egibidek egoera ekonomiko eskasenean bizi diren berrogeita hamar ikasle ingururi lagako dizkiete ordenagailu eramangarriak

Zailtasun ekonomikoak bizi dituzten EGIBIDEko berrogeita hamar inguru ikaslek ordenagailu eramangarriak jasoko dituzte, lagata, 2020-2021 ikasturtea berme guztiekin jarraitu ahal izateko, Vital Fundazioaren eta Egibideren arteko hitzarmenaren bitartez. Pasan den uztailan eman zuten horren berri EGIBIDEren zuzendari titularrak, Diego Bande, eta Fundación Vital Fundazioaren zuzendariak, Arantxa Ibáñez de Opacua, zeinek ekintza sozial honi 25.000€ esleitzea erabaki oso ontzat eman zuten.

“75 urte baino gehiago daramatzagu baldintza ekonomiko okerrenak dituzten eta, ondorioz, gure laguntza behar duten ikasleei laguntzeko xede nagusiarekin lanean. Ez dugu inor atzean utziko, are bereziago, zailtasun gehien izan ditzaketen ikasleak. Horregatik, Fundación Vital Fundazioa entitatearen lankidetza eskertzen dugu, zeinarekin hainbat hamarkada daramatzagun elkarlanean”, zioen Diego Bandek.

(Prentsa Oharra)