Gasteizko Udaletxearen DPZ-ren bisita

Astelehen honetan, martxoaren 25, Egibide Arriagako lehen mailako Sarean Sistema Informatikoen Administrazioko ikastaroak gure hiriko Udaletxearen Datu Prozesu Zentrora (DPZ) bisita egin dio, bere irakasle Blanca Isasi-Isasmendi Sánchez-ekin batera.

Lehenik, Jesús Iturralde eta Josetxo Rico izan ziren bere departamentua Udaletxearen organigrama orokorrean non dagoen azaltzeko arduradunak, zeintzuk diren egiten dituzten funtzioak, baita egiten dituzten zerbitzuak ere. Geroago, instalazioak erakutsi zizkiguten eta azalpen zehatzak eman zituzten DPZ baten ustiapen, komunikazio eta segurtasun inguruneen gainean.

Egibideri emandako tratuagatik eta gure ikasleek bere hiriko DPZ ezagutzeko aukera posible egiteagatik, Gasteizko Udaletxeko Informazioko Teknologiak Departamentuaren kolaborazioa eskertu nahi dugu.