Lan-Eremuetan lagun egiteko jardunbide egokien gida

Erronka interesgarria da Gizarteratzeko 1. mailako gure ikasleek partekatu dutena “Ethazi-Erronk2D” metodologiaren esparruan, EGIBIDE-Molinuevoko Zerbitzu-ikaskuntzarekin konbinatuta.

Jardunaldian Txus Imazek eta Angela Martinek parte hartu zuten, biak Gasteizko Udalekoak. Horrez gain, TUBOPLASTeko Christophe Maugerrek eta Michelín Fundazioko Jaime de la Calek beren esperientzia aurkeztu zuten. Gainera, Ainhoa Díaz de Berrikanok (Merkataritza Ganbera) bere esperientzia kontatu zigun, prestakuntzaren eta kolektibo hori lan-munduan sartzearen ikuspegitik. Gure ikasleekin dugun erronka honek Felipe Ibarraranek (Har Eman Elkartea) egindako proposamen bati erantzuten dio.

Azken helburua da Eusko Jaurlaritzak gida hori editatzea eta Euskadiko enpresen artean banatzea.