Hezkuntza Eskaintza / Industria Automatizatu Altuko Ekoizpen Baliabideen Kudeaketa
Industria Automatizatu Altuko Ekoizpen Baliabideen Kudeaketa
Non ikasten da?
- Egibide-Arriaga.
- Egibide-Jesus Obrero.
Zer ikasten da?
- Automatizazio aplikazioen diseinua.
- Automatizazio aplikazioen instalazioa, doikuntza eta egiaztapena.
- Industria automatizatuan ekoizpen baliabideen antolaketa sistemak.
- Hobekuntza proposamen proiektua.
Iraupena eta ikasketa-modalitatea
- 2300 ordu formatu dualean, bi ikasturte akademikoetan zehar.
- Aurrez aurrekoa.
Deskribapena
Prestakuntza honek gaitasuna ematen du industria sektoreko ekoizpen sistema automatizatuetan erabiltzen diren baliabideak kudeatzeko, enpresaren metodologiaren arabera ekoizpen eta mantentze lanak burutuz, sektoreak eskatzen duen kalitate eta zehaztasunarekin. Ekoizpen kudeaketarako sistema aurreratuen tresnak identifikatu eta aplikatzeko gaitasuna ematen du.
Nori dago zuzenduta?
Goiko zikloetako ikasle edo tituludunak:
- Automatizazio eta robotika industriala
- Mantentze elektronikoa
- Mekatronika industriala
- Automozioa
Oharrak
Formakuntza hau egin ahal izateko, espezializazio programa honetara sartzeko aukera ematen duen zikloetako bat egiten ari beharko zara.
Prestakuntza duala da, eta zati handi bat Mercedes-Benz enpresan burutzen da.
Alemaniako Merkataritza Ganberaren bidez nazioarteko homologazioa lortzeko aukera eskaintzen du.