ELKARTASUNA ETA BOLUNTARIOTZA

Ingurunera irekia garen eskola gara eta parte-hartze sozialaren bitartez, beste erakunde batzuekin batera, kaltetuenen sektorean, aukera berdintasunean, kultur-arteko, bizikidetza eta gizarte kohesioan hainbat proiektu eta ekimen bultzatzen ditugu. Gure ikasle, famili edo hezitzaileak parte har dezaketen boluntariotza sozial eta elkartasuna sortzen dugu kontzientzia kritikoa garatuz.

Bilatuz programaren bitartez, hainbat gobernuz kanpoko erakunderen (GKE) kolaborazioarekin, boluntariotza esperientzi sorta handia bultzatzen dugu 16 urte baino gehiagoko ikasleentzat.

Eskaintzen duguna:

  • Aurpegi eta pertsona zehatzekin elkartasun ekintza.
  • Egindako lana eta interesa partekatzeko beste bolondres batzuekin harremanetan jartzeko aukera.
  • Gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden kolektiboei kasu egiteko prestakuntza, gizartearekin konprometitutako pertsonak hezteko era bezala.

Kolaborazio lanak egiten ditugun gizarte erakundeak hauexek dira:

  • Bilatuz- Afro (bertako afroamerikarren elkartea) gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden eta gehiengo migratzaile diren familien haurrekin aisialdiko begirale bezala.
  • Bilatuz-Alboan:Sentsibilizazio-kanpainetako aktibismo lana, bidezko merkataritza, genero-berdintasuna eta ALBOANi garapen lankidetza proiektuetarako laguntza.
  • Bilatuz- Usoa:Usoa Tutoretza Fundazioaren aisi proiektu pertsonalizatuan, adimen ezgaitasun pertsonekin konpainia lanak egitea.
  • Bilatuz- Aktibistak: Errealitatearen analisiaren bitartez eremu sozial desberdinetan esku hartzeko prozesuetan garatzen diren lantaldeak.

Informazio gehiago nahi baduzu edo programa hauetako batean parte hartzeko interesa baduzu bilatuz@egibide.org helbide bidez jarri gurekin harremanetan.

EGIBIDEn justizia eta elkartasunean hezteko planean kokatuta dauden ekimenetan parte hartzen anima zaitezke:

Elkartasun kanpainetan:

  • Odol-ematea
  • Emakumeen elkartasun lasterketa
  • Elikagai-bilketa
  • Gosearen kontrako kanpaina
  • Elkartasun liburuaren kanpaina

Elkartasun eta bidezko merkataritza

Elizbarrutiko Euskal Misioak, Caritas Elizbarrutia, Alboan eta EGIBIDEn elkartasuna sustatzea bilatzen dugu arabar gizartean.

Horretarako, kontsumo arduratsu eta bidezko merkataritza sustatzeko asmoz, elkarren arteko proiektu bat bultzatzen ari gara, hezkuntza etapa guztietan sentsibilizazio kanpaina informatzailea eginez, ALBOANi lotuta elkartasun talde bat sortuz, bidezko merkataritzako denda batekin BIDE BIDEAN (Foru kalea, 16)

Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioa

Egibiden lan egiten dugun heziketa-metodologian kurrikulum akademikoa ikasleen komunitate-zerbitzuekin batzen da. Komunitate-zerbitzua hezkuntzarekin eta norbere ezagueran heziketa-esperientzia aberasgarriarekin osatzen da, gizalegetan hezi, bizitza osorako gizarte baten partaide izatera bultzatu eta komunitate-ondasunak indartuz.