Holandako ikasleek EGIBIDEn

Egibideko truke-programaren baitan, egun hauetan Holandako ikasleen bisita jaso dugu. Ikasle taldea Arnhem hiriko Rijn IJssel ikastetxekoa da, eta Pim Kok, Quirijn Groenevelt, Max Rutten eta Marteen van der Kleij ikasleek osatzen dute.

Lehenengo egunetan Automobilgintzako goi-mailako 2. mailako ikasleekin izan dira eta aste honetatik aurrera martxoaren 13ra arte, hemengo bi enpresetan ekingo dituzte praktikak: Ondo Mercedesen eta Gatorvin.

Eskerrak bisita lagundu eta kudeatu duten irakasleei.

ESKERRIK ASKO – HEEL ERG BEDANKT