Ikasle-trukea Alemaniarekin

Pasa den astean, Berlingo Max-Delbrück Gymnasium eskolaren bisita jaso genuen, ikasturtero egiten dugun ikasle-trukearen barne.
Bisitan zehar, ikasle alemaniarrek ekintza asko egiteko aukera izan zuten. Besteak beste, Eusko Legebiltzarra, Alde Zaharra, Artium Museoa eta Santa Maria Katedrala bisitatu zituzten. Agur baino, gero arte esan genien, udaberrian Berlinera joango gara.

Ikasle-trukean lagundu diguten irakasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta familiei ere, egiten duten lana ezinbestekoa baita.

GRACIAS A TODOS. ESKERRIK ASKO. VIELEN DANK.