Ikasleak “2030 Agenda Udal Foroan” Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin

Egibideko delegazioa Gorka Urtaran alkatearekin eta Ana Oregi zinegotziarekin (Argazkia: Blanca Fdez. de Retana).

EGIBIDE-Jesus Obrero campuseko ikasleek duela gutxi parte hartu egin dute 2020-2021 kurtsoaren “2030 Eskolako Agenda Udal Foroan”. Gorka Urtaran alkatea eta Ana Oregi alkateordea; Lurraldearen, Klimaren aldeko Ekintzaren, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Arloko arduradun politikoa dena ere, ekitaldian egon ziren

Gure ikastetxearen aldetik, DBH 3. mailako eta Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola Heziketa-Zikloaren 1º Goi Mailako ikasleak bildu ziren. Vitoria-Gasteizko hogei ikastetxe baino gehiago joan ziren forora.