Inauteriak 2023 (Argazkiak-Bideoak)

Joan den asteburuan inauteriak ospatu ziren Vitoria-Gasteizen. Azken urteotan bezala, Egibide Nieves Cano-ren guraso-elkarteak, “¡De Egibide al cielo! – Egibidetik zerura!” lelopean, desfileetan parte hartu zuen, hiriko kaleak alaituz. Aste askotako entsegu eta prestaketen ondoren, Egibideko hezkuntza-komunitateko 150 bat kidek parte hartu zuten gure ikastetxeko konpartsan. Alaitasunez eta giro onez betetako asteburua izan zen! Denok gaude ilusioz beterik hurrengo Inauterietara begira!

Eskerrik asko proiektu hau aurrera atera dadin parte hartu eta lagundu duten familia, ikasle eta hezitzaile guztiei!

Zorionak guztioi!

ARGAZKIAK/BIDEOAK