Industria Digitaleko informazio saioak

thumbnail

Industria Digitaleko Gradu Dual berria sakon ezagutzeko, informazioa jasotzeko hainbat bide eskaintzen dizkizugu.

Ateak Zabaltzeko Larunbatak
Ateak zabaltzeko larunbatak Gasteizko Egibide Deusto Arriaga egoitzan izango dira, 2018ko urtarrilaren 20an, otsailaren 17an eta apirilaren 21ean, 10:00etatik 13:00etara. Egun horietan, ikasle gazteei, gurasoei eta orientatzaileei aukera ematen zaie titulazioetan sakontzeko eta instalazioak hobeto ezagutzeko, bisitaldi gidatuen bidez.

Hezkuntza azokak
Deustuko Unibertsitateak 2018ko urtarrilaren 11n Gasteizen izango den hezkuntza azokan hartuko du parte. Azokara bazoaz, geuk emango dizugu eskaintzen ditugun ikasketen informazio guztia.

IZENA EMATEKO