Holanda eta Frantziako irakasle eta ikasle trukeak

Egun hauetan zehar Holanda eta Frantziako irakasle eta ikasle trukeak dauzkagu Egibiden. HETELek babestutako programa honen barnean, alde batetik, “Roctilburg” ikastetxeko irakasleekin egindako trukea izan da, lan egiteko modu ezberdinak eta metodologia ezberdinak partekatzeko aukera baimendu duena. Bestalde, Saint Joseph L’Amandier (Angulema) ikastetxearekin orain dela 15 urte dugun harremanak ere ostalaritzako ikasle eta irakasle trukea bideratu du.

Holandako delegazioa bueltan dago jada baina Angulemako bederatzi ikasle ditugu momentu honetan sukaldaritzako eta jatetxe zerbitzuetako praktikak egiten. Otsailaren bukaera aldera gure ikasleek Angulemara bidaiatuko dute Lantegietako Prestakuntza bost astez egiteko prest.