Irakurketa maratoia – Drakula

Urtero bezala, Irakurketa sustatzeko ekintzen artean, irakurketa maratoia egingo dugu EGIBIDEko mediteketan.

Irakurketa maratoia, gelditu gabe, zenbait hizkuntzatan eta ozenki irakurtzean datza.

Aurten irakurriko den liburua Bram Stokeren Drakula izango da, beldurrezko klasikoa.

Data: Urtarrilak 13, 14 eta 15.
Ordutegia: goizeko mediatekako ordutegian. *Atsedenaldietan bere kabuz parte hartu nahi duen edonork irakurtzeko aukera dauka.
             Tokia: Mediateka.

Izena emateko epea: Urtarrilak 10 (barne).

*Zure taldearekin parte hartu nahi baduzu, mediatekako arduradunarekin hitz egin dezakezu ordu bat adosteko.