Joxe Mari Iturralde idazlearen hitzaldia DBHko ikasleekin

EGIBIDE-Jesús Obreroko campusak Joxe Mari Iturralde idazlea hartu zuen joan den astelehenean,#proiek2d esparruan. Ekintza Tolosako egilearen hitzaldi batean ardaztu zen eta 2º Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ikasle batzuentzat zuzenduta zegoen.

EGIN DEZAGUN BIDEA proiektuarekin lotuta, ikasleek Iturralde idazlearen Santiago bidean liburua irakurria zuten. Zenbait irakasleren lanari esker, Jose Luis Pérez de Guereñu eta Oskar Espinosa besteak beste, irakurketari amaiera ederra eta desberdina emateko aukera izan genuen, idazlea gure campusera etorri baitzen.

Klasea giro alaian garatu zen, non idazlea abestu eta ikasleekin egiteko talde joku bat antolatu zuen. Egileak idazlangintza gauzatzeko ohitura pertsonalak erakutsi zuen, baita idazteak emandako hainbat bizipen ere.