Ordenagailu zaharrak konpontzeko “3 Erres Laborategia”

EGIBIDEk ekimen berri bat jarriko du martxan Vitoria-Gasteizko Udalarekin eta 3erresweb enpresarekin batera, gure ikastetxeko hezkuntza-komunitateko kideentzat (hezitzaileak, ikasleak, familiak …) interesgarria izan daitekeena.

Gutariko askok gure etxeetan edo ganbaretan ditugun ordenagailu zaharrei bizitza berria ematearen eta, aldi berean, hondakin elektronikoen sorrera eta honek gure ingurumenean duen eragin kaltegarria murriztearen helburuarekin, “Laboratorio 3Erres” proiektua planteatu da.

Proiektu honen esparruan, eta Udalak sustatutako “Soy Konponder-Konponder naiz” ekimenaren babespean, ordenagailu zaharrak konpontzeko lau tailer antolatu dira, gure hiriko lau gizarte-etxe ezberdinetan egingo direnak, ekainaren 20an, 21ean, 22an eta 23an. Zehazki:

  • Ekainaren 20an, astelehena, 9:30etik 13:30era, Zabalganako gizarte-etxean.

  • Ekainaren 21ean, asteartea, 16:30etik 20:30era, Ibaiondoko gizarte-etxean.

  • Ekainaren 22an, asteazkena, 16:30etik 20:30era, Salburuko gizarte-etxean.

  • Ekainaren 23an, osteguna, 9:30etik 13:30era, Iparraldeko gizarte-etxean.

Tailer hauetan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da honako esteka honetan

Izena eman duen pertsona bakoitzak bere ordenagailu zaharra eramango du, eta tailerrean EGIBIDEn profesionaltasun-ziurtagiri bat egin duten ikasleek hura konpontzen eta konfiguratzen lagunduko diete, berriz ere operatiboa izan dadin.

ARGAZKIAK