Landatar Negozioetan Marketing Digitala Proiektuaren II. edizioaren jaurtiketa

Otsailaren 27an, asteazkena, Molinuevoko campusean “Landatar Negozioetan Marketing Digitala” proiektuaren bigarren edizioa aurkeztu zen. Arabako kuadrillen laguntzaz Foru Aldundiak sustatutako Proiektu hau Egibide eta Ciudad Jardín ikastetxeen elkarlanari esker garatu da.

Ekimen honi esker Marketing eta Publizitate Zikloko ikasleek Marketing Digitaleko hainbat proiektu garatu ahal izango dituzte gure probintziako zenbait herrialdeetako negozio eta enpresetan, izan ere, aurten ospatzen den bigarren urtea da, iazko edizio arrakastatsuaren ostean.

Proiektu honen promozio jardunaldira hainbat enpresa etortzeaz gain Foru Aldundiaren kuadrillen ordezkariak ere gerturatu ziren.