Lankidetza Formula Student proiektuarekin

Duela aste batzuk, Automobilgintzaren Ingenieritzako EHU Graduko ikastalde bat kontaktatu zuten EGIBIDErekin Formula Student-ko lehiaketan parte hartuko dutelako. Horretarako, lehian erabiliko duten monoplaza elektrikoa diseinatu eta fabrikatu behar dute.

Datozen hilabeteetan, Fabrikazio Mekanikoa (Nieves Cano eta Jesus Obrero) eta Automozioa (Arriaga) heziketa-zikloak parte hartuko dute haiekin fabrikazioan eta ibilgailuan prest jartzean.

Lankidetza honen lehen urrats gisa, joan den ostiralean, urtarrilak 22an, proiektuaren aurkezpena Ibilgailu Automobilen Elektromekanika eta Automozio zikloko ikasleei azaldu zen.