LHko zikloetan zibersegurtasunaren lehen esperientzia pilotua zuzentzen ari da HETEL

Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean Ikastetxeen Elkartea, HETEL, Erasmus+ CyVETsecurity izeneko europar proiektua zuzentzen ari da. Euskal Herriko ikastetxeek ez ezik, Ipar Irlandakoek, Eskoziakoek, Holandakoek, Finlandiakoek eta Estoniakoek ere hartzen dute parte proiektuan. Erasmus+ programak kofinantzatuta eta HETELek koordinatuta dago. Proiektuaren helburua Europa seguruagoa lortzen laguntzea da, zibersegurtasuna Lanbide Heziketako prestakuntza ziklo guztietako zeharkako gaitasun gisa txertatuz, ikasleen gaitasun digitaletako bat izan dadin. Zibersegurtasuneari buruzko proiektu hau bat dator enpresa eta Eusko Jaurlaritzako lehentasunekin, Basque Industry 4.0. estrategiaren esparruan.

Urriaren 30etik azaroaren 19ra HETELek proiektuaren lehen esperientzia pilotuak egin ditu bere ikastetxe batean, Gasteizko Egibiden, hain zuzen ere goi mailako “Automatzizazioa eta Robotika industriala”, “mekatronika” eta “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” prestakuntza zikoetan eta erdi mailako “Sistema mikroinformatikoak eta sareak” prestakuntza zikloan.