EGIBIDE ikasle ohientzako “Fundación Vital Fundazioa” beken deialdia

Vitoria – Gasteiz. Estudiantes en los distintos centros de Egibide. Foto NUria González

Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beka deialdi berria abiatu du. Egibideko Lanbide Heziketako ikasle tituludunei zuzenduta, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa.

Eskabide-orria jaso eta bidaltzea, ahal dela info@egibide.org helbidean edo EGIBIDEren edozein idazkaritzetan (www.egibide.org helbidean hitzordua eskatuta), irailaren 13tik 17ra, biak barne.

Beken xede diren arloak honako hauek dira:

  1. Kalitate-prozedurak laborategi kimikoan
  2. Ingurumenaren kudeaketa eta sentsibilizazio prozedurak
  3. Ostalaritzaren kudeaketa integrala
  4. Ekipo informatikoa
  5. Sistema 4.0 industrian integratzea
  6. Industria-ekipoen mantentze-lanak kudeatzea
  7. Fabrikazio- eta muntaketa-proiektuak garatzea
  8. Komunikazioa, Administrazioa eta Kudeaketa LHko ikastetxe batean
  9. Irudi Pertsonaleko Areto baten kudeaketa, inbentarioa eta harekin lotutako jarduerak
  10. Hezkuntza-laguntzako eta ikasketako programa zuzendua Mediateketan

 

BEKA ESKATZEKO FITXA